XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

St-ANDRE TRINKETEAN

Zugasti - Daguerre...: 50
Behengaray - Arbillaga: 27

Zugasti eta Daguerre, Kopa handiko xapeldunek, Elissalde eta Etchart garhaiturik duela zonbait egun Azkainen, Behengaray eta Arbillaga zituzten partida aldi huntan.

Iduriz.segurik, partida ederra egin beharra zuten, eta hortakotz, jende alde ederra bazen bildua.

Bainan partida arras hitsa ikusi dugu.

Behengaray ez zen batere fleitean aldi huntan.8 bota baizik ez du sartu, Zugasti-k aldiz 15.

Hunek gaitzeko partida egin du, Daguerre-k laguntzen zuela ederki.

Arbillaga gazteak egin ahalak egin ditu, bainan sobera jo nahiz, pilota eder zonbait huts egin ditu.

GURE AMATURRAK, MUGAZ HAINDIKOEN KONTRA

Bazko egunean, gure pilotariak arizanak ziren Miarritzen, haindikoen kontra.

Aldi huntan, jokatu dira Zarauz-en eta Donostian, eta huna nola iragan diren partida horiek:

ZARAUZ-EN:

- Frontennis deitu jokoan, Hirigoyen eta Milhet nagusitu, 35 eta 18.

Bi pilotariak arizan dira ederki, bereziki Milhet, orotako hoberena.

- Paleta jokoan, haindikoak nagusitu, 35 eta 20.

Bainan ez da harritzekorik, Bareits bi anaiak ez ziren ari.

Horien orde, Soubelet eta Berotaran jokatu dira.

Hok biek badute segur talendu, bainan ez dira oraino arras Bareits anaien hainean.

- Esku huska:

Gazteetan, gure pilotariek ( Maampiuml;tia - Salaberry ) airez aire galdu, 22 eta 5.

Ez da harritzeko molde hortan galdurik: kontrarioetan bat bazen gaitzeko pilotaria, Atanotarretarik.

- Adinekoetan ere, Etcheto eta Minondo-k galdu, 22 eta 12, Oreja III eta Echaniz-en kontra.

Bainan partida xarmanta egin dute, Minondo-k bereziki gaitzeko jokoa atera du.

DONOSTIA-KO URUMEA PLAZAN

Bi partida jokatu dituzte, Cesta-Punta jokoan.

- Lehena, Etcheverry eta Borra gure pilotariek irabazi, 35 eta 33, partida arras ederra egin ondoan.

- Bigarren partida haindikoek, irabazi, Dulveul eta Fourneau-ren kontra, 40 eta 31.

Dena den, gure pilotariak ari dira ederki apailatzen Olinpi-jokoeri buruz.

Agian Mexicotik jinen zauzku medaila zonbaitekin.

PILOTARIA.